Haunaskerta txiki bat gure euskaltegien sistemari buruz:
Pasa den urrian hasi nintzen euskaltegi batean, giroa zoragarria da, irakaslea ezin hobea, baita kideak ere.
Baina ikusten dudana ez zait gustatzen. Nik ez dut titulurik lortu nahi eta tamalez ,salbuespen bat da.
Ez bakarrik nire gelan baizik eta euskaltegi osoan, helburu bakarra titulu bat lortzea da.
Euskaltegiak tresnak berba egiten ikasteko izan beharko lirateke Titulu bakarrak behar dituguna adierazkortasuna eta jariotasuna dira.
Ondo berba egiten baduzu aurrera, bestela praktikatuko eta saiatu berriro. Baina zertarako behar duen euskerak ala zerbitzu publiko batek, pertsona bat ezin duen berba egin?
Euskaltegietan B1 titulua daukaten pertsonek (gehienek) ezin dute berba egin, agian biezpahiru minutu, baina erraztasunik gabe. B2 mailarekin batzuek berba egiten dute, besteek ezer ere ez. Ezin dute mantendu elkarrizketa bat, ziuraski ez dute erabiliko beraien bizitza osoan. Hori egia dela denok dakigu, irakaslek, ikaslek eta politikoek. Zergatik ez dugu aldatzen eskatzen duguna eta bihurtzen ditugu euskaltegiak ikasteko benetako tresnak.
Euskaltegira joan behar gara berba egitera, puntu, eta azterketa gure trebetasuna berba egiteko erakutsi beharko genuke. Ikasten baduzu unibertsitatean edo PF euskeraz, edo DBH ikastola batean, nola norbaitek eskatu ahal dizu titulo bat?
Pasa den astean Osakidetzan, erizain batekin euskeraz berba egiten nuen, eta berak erderaz erantzuten zidan. Horretarako dira oraingo tituloak
Neurri batean ados nago.
Nere lagunmin Igor eta biok, ekin genion euskaltegiari orain dela urte dexente.
Nere kasuan euskera erdolitzen ari zitzaidala eta, Igorreen kasuan sekulan euskeraz hitz egin ez zuelako.
Euskaltegian galdetu genuen ba ote zegoen euskera hobetzeko ikastarorik. Sinisgaitza baina ez,zegoen horrelakorik.
EGA prestatzeko ikastaro bat eskaini ziguten. Bukatu genuen EGA tituluarekin eta elkarren artean beti euskeraz egiten. Azkeneko lorpen hau guretzat askoz ere aberatsago.
Zorionak blogarengatik 😉