Nire amaren etxea

Gabriel Aresti omenaldi txiki bat bezala sortzen dut olerki hau, horretarako eta baita ere kontzientzatzeko euskaldunei zein garrantsitzua den berba egitea euskera. Gure aberria gure aitaren etxea bada, gure hizkuntza, zalantzarik gabe, gure amaren etxea da.

Nire amaren etxea
suntsituko dut
konturatu barik
intentzio barik
iribarre batekin
suntsitu
eginen dut
nire amaren etxea.

Irabaziko ditut
errentak
dirua
ondamenak
irabaziko ditut
lurrak
morroiak
lagun faltsuak
baina nire amaren etxea suntsituko dut.

 

Arbasoak gogoraziko dizkidate
eta haien kontra, suntsituko dut
nire amaren etxea;
Eskubideak kendudko dizkidate
eta isilunekin suntsituko dut
nire amaren etxea;
arima barik
iragan barik
harrotasun barik
erosiko naute
eta hori guztia gabe, suntsituko dut
nire amaren etxea.

 

Nik iraungo dut,
nire historia kontatuko da
nire semeak haziko dira,
baina nire amaren etxea
etzango da
lurpean.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.